22/07/2026
ANDIKONAKO BONBARDAKETAREN
90. URTEURRENA
Gaur, uztailaren 22an, Andikonako bonbardaketaren 90. urteurrena gogoratzen dugu. 1936ko egun tragiko hartan, Otxandiok zauri sakona jasan zuen: 61 herritar hil ziren, gehienak emakumeak eta haurrak.
Gaur, oroimenetik eta errespetutik, biktima guztiak gogoratu nahi ditugu. Ahotsik gabe geratu zirenen memoria bizirik mantentzea herri honen ardura eta konpromisoa da.
Bonbardatu gintuzten, baina ez zuten gure herria garaitu; ez zuten gure hizkuntza isilarazi; ez zuten gure nortasuna ezabatu. Hemen jarraitzen dugu, zutik, memoriarekin, duintasunarekin eta etorkizunari begira.
Otxandioko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu gaurko oroimen-ekitaldietan parte hartzera eta Andikonan gertatutakoa belaunaldi berriei transmititzen jarraitzera.